XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gure buruaren defentsarako.AZAROAREN 23an, Gotzon Garateren parabola eta Endrike Knô*ren kezkak (eta arduragabekeriak) egunkari honen orrialde berean irakurtzeko aukera izan dut.
Lehenengoarena goxotasunez eta bigarrenarena arrenkuraz.
Gotzonekin bat egonik, ez nioke ezer gehitu nahi nire gogoa
Knô*r lagunari aldiz, esan nahi nioke bere kezkak nireak direla ere
Hots, bi Estatu eta Komunitate autonomoen artean dagoen Euskalerriaren zatiketa
Alta, badakit pertsona ospetsu batzuentzako gu kalean egotearen esplikabide bakarra gure borondatean datzala, ahaztuz alegia, irakaslego propioaren gatazka orain dela 15 urte sortu zela,
(Hemen ere, Euskal Herriak dituen egiturazko arazoen antzinakotasuna ondo frogatuta geratzen da).
Gure unibertsitatean daramagun borroka ez da kasualitatez gertatzen, alor honetan besteetan bezalaxe beti azaldu baita erantzunen bat erasotzailearentzako jasan gaitza izan dena, Euskal Herriaren burujabetasuna zalantzan egon den bakoitzean.
Bainan gure historian zehar gertatu den moduan, erantzuleak beti errudun eta galtzaile atera dira:
Finean, haiei esker diraugu.
Koldo Mitxelenak, orain dela hogeita hamar bat urte, behin batean esan zidan euskaldunok, historian zehar, ondo baino hobeto frogatu izan dugula erasoei aurre egiteko dugun
Gure ahulezia nagusia, berriz, ohore eta laudorioetan zetzala zioen.
Nik uste (maitasunez esanda), Mitxelenaren bizitzak berak primeran egiaztatzen du emandako irakaspen hori.
Irakaspen horren argipean gaur egun konprenigaitz zaigun makina bat kasu ulertuko genuke; besteak beste, Joxe Agustin Arrietak aipatzen diguna (E.EGUNKARIA 94/11/20).
Hau da, zergatik Atxagaren testu bat atsegin zaion nahiz eta bere edukinarekin ados ez egon, botereak pairarazten digun amnesia selektibozko prozesu latza
, laguntzen duelako.
Iraganean gertatu bezala, orain ere euskaldunen subiranotasunaren aurka
Etorkizunari begira, Ipar eta Hegoaldeko euskaldun oro, (abertzaleak izan edo nazionalista espainol-frantsesatzat eduki norberaren burua) hiru lapiko ezberdinetan banatuta egonen gara gure baitan biziarazten digun vasco-español eta basque-français eskizofreniak hor diraueno.
Joxe Agustinek aldarrikatzen duen gure burua defendatzeko eskubide eta beharra gizaldiz-gizaldi transmitituriko birusa
omen da Pello Sarriegirentzako (E. EGUNKARIA 94/12/1).
Eta beraren ustetan, gartzeletan dauden borrokalariak, Joxe Agustin (eta biok) bezala, irrealitatean bizi dira (gara). Nork jakin.
Gaur, abenduak 13, gure aita Arteagan jaio zenaren 100. urtemuga ospatzen dugu etxekook.
Luken, EAE-ANV Bilboko udaletxeko zinegotzia izan zen II. Errepublikaren garaian.
Berak ezker abertzale historikoaren lekukotasuna bere bizitzan zehar eraman zuen eta gaur egun Hiriburuko hilobian espainol-frantses eskizofrenia horri behin-betiko ukapena aldarrikatzen dio ere.
XIX. mendetik gaurdaino, gizaldiz-gizaldi transmitituriko Euskal Herriaren defentsarako birusa, gure seme-alaben baitan txertatuta dago jadanik, Usune
XXI. mendean biziko diren ondorengoen seme-alabak ere kutsaturik egonen direlakoan nago.
KOLDO GOROSTIAGA
EHU-KO IRAKASLE KALERATUA